|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
BERRIAK
|

|
2005-2010 BITARTEKO INGURUMENAREN EGUNAK: MEMORIA
Ingurumenaren Eguna dela-eta Baiona-Donostia Euskal Eurohirian hasierakotik (2005) azkenengora arte (2010) egin diren ekitaldien memoria (informazio gehiagorako) |
Eskualdeen ekarpena europar Bateratze Proze suan Euskal Herriko Unibertsitatearen ikastaro osagarri honen helburua, Europar Bateratze Prozesuan, eskualdeek duten garrantziari buruzko informazio osatu eta zehatza ematea da. Ikastaroa Internet bidez gauzatuko da erabat. INFORMAZIOA http://europaregiones.asmoz.org/
|
|
MUGAZ GAINDIKO AGENTZIAREN LUZAPENA
Donostia-Baiona Eurohiriaren egitasmoa aurrera eramateko 1993an sorturiko Mugaz Gaindiko Agentziako partaide bilakatu ziren Donostia hiria eta Hego Lapurdiko Herri Elkargoa osatzen duten hamabi udalerriak, azaroaren 9an, Baionan egindako ekitaldi ofizialean. (informazio gehiagorako) |
|

|
ANOETAN EGINDAKO AURKIKUNTZEK IRADOKITZEN DUTE MUGAZ GAINDIKO MERKATARITZA EGON ZELA BURDIN AROAN.
Meditarraneoko kulturan ohikoa zen lepoko-ale bat aurkitzeak berresten du bazirela beste bide batzuk Pirinioetan barrena .(informazio gehiagorako) |
|

|
BADIAREN IBILBIDEA
Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak, Mugaz gaindiko Agentziaren kidea denak, atzo ofizialki inauguratu zuen “badiaren ibilbidea” bezala ezagutuko den bidea. Irun Hondarribia eta Hendaia artean lotuko ditu bide horrek.
Ibilbidearen luzera 14 kilometrokoa izango da, Hendaiako Chateau d’Abbadietik Hondarrabiako Higuer itsasargiraino. Hondartza, badia eta ibai ertza jarraiki, Irun erromatarra eta paduran barrena, Hondarribiko erdi aroko gunea eta itsas portua zeharkatuz, berriro hondartzara iritsi arte.
“Badia ibildea” izeneko poltsikoko gida sortu du, laguntza moduan, Mugaz gaindiko Partzuergoak. Gidak udal informazio bulegoetan banatuko dira. |
|
|
DONOSTIAKO HIRIAREN 2016KO EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA IZATEKO HAUTAGAITZARI BABESA
Mugaz Gaindiko Euskal Eurohiriaren Batzar Orokorrak, 2008ko urriaren 23an, Baionan, aho batez erabaki zuen, Mugaz Gaindiko Agentziaren lehendakariorde eta Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano jaunak proposaturik, Mugaz Gaindiko Agentziaren babesa ematea Donostiako hiriaren 2016ko Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzari.(informazio gehiagorako) |
|

|
UDA IKASTAROETAKO HITZALDIEN EDIZIOA: “XXI. mendeko turismoa eta mugaz gaindiko lurraldeak”
«XXI mendeko turismoa eta mugaz gaindiko lurraldeak» uda ikastaroa, Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean 2007ko uztailaren 10ean emana, web orri honetan dago argitaratuta (informazio gehiagorako) |
|
|
|
|
|
|
| Legezko Oharrak | Kredituak |
Réalisation & Hébergement : Phillips Internet Consulting
|
|