Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

27.05.2014

EUROHIRIAREN GAZTE FOROA

2014 maiatza 16.

Bidasoaren bi aldeetako gazteek gogoeta egingo dute etorkizuneko euskal Eurohiriari buruz: nolakoa izan beharko luke metropoli honek? Nola joan gaitezke eraikitzen gaurtik?

 


18 eta 30 urte arteko gazteak behar dira, parte hartzeko jarrera dutenak eta taldean lan egiteko gogoa gai erakargarri baten inguruan: etorkizuneko euskal Eurohiria.

Hau da Eusko Ikaskuntzak bultzatzen duen Eurohiriaren Gazte Foroa proiektuaren planteamendua. 2014ko bigarren seihilekoan egingo da. 30 gaztek –mugaren alde banako hamabosa gaztek– euskal eskualde desberdinetan bizi eta formazio anitza dutenak, foro bat osatuko dute eta bertatik diagnosi bat, erronkak eta euskal Eurohiriari buruzko proposamen konkretuak aterako dira.

Zientzia Komite baten aholkularitzak lagunduta, bibliografia emango zaie eta komitekoek adituen hitzaldiak jasoko dituzte. Hortik aurrera, gogoeta eta elkarrizketa prozesuan gazteek etorkizuneko euskal Eurohiria nolakoa izatea nahi duten definitzen joango dira, eta hau kultura, ekonomia, komunikazioa eta hezkuntzaren inguruko helburu eta proposamenetan zehaztuko da.

Mugaren bi aldeetako euskal gazteen arteko harremana sustatzeaz gain, Eurohiriaren Gazte Foroa proiektuak dimentsio soziohezitzaile argia du metodologia dinamiko eta partehartzailea oinarri hartuta.
Izenak ekainaren 15a baino lehen eman daitezke helbide honetan:

Opens external link in new windowgazteforoa@eusko-ikaskuntza.org


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI