Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

06.02.2015

AGORA 2015. HIRI PLANGINTZAREN ETA EKINTZAREN EREDUA BERRASMATZEN.


Hiri Berrikuntzako Agora 2015 Laborategia 2015eko otsailak 12 eta 13an burutuko da Donostiako EHUko Kanpusean, Carlos Santamaria Zentroan.

Ekitaldia, Donostiako Udalak, EHAEO-GI Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, UPV/EHUko AGET Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren ordezkaritza gipuzkoarrak eta Donostiako Estrategia Bulegoak antolatu dute, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Hiri berrikuntzarako Agora 2015 Laborategiak, hirigintzari, arkitekturari eta plangintzari dagozkion hirien egungo erronkei heldu nahi die eta, aldi berean, tokiko administrazioak hiriarekin eta hiri espazioaren inguruan lan egiten duten sektoreekin duen harremana sendotu egin nahi du. Eredua, birpentsatuz, berrasmatuz, lurraldean jarduteko modu berriak identifikatzen saiatuz, bai gizarte eta bai hiri berrikuntza aldetik. Diziplina arteko plangintza eredu berriak, parte-hartzaileagoak? Tresna teknologiko edo/eta sozialak erabiliz? Energia eta hiria. Iraunkortasun energetikoari zuzenduriko baldintza berriak, eraikuntzan eta eraikinen birgaikuntzan eragiten dute, baina baita ere mugikortasunean. Mugatze kontzeptua, eraikitakoaren gainean eraikitzea. Natura eta hiriaren arteko lotura…

Erakundeentzat, enpresarentzat, akademiarentzat, baina herritarrentzat ere baden diziplina arteko eta lanbide arteko hiri eztabaidaren esparru honek eta landuko diren gaiek badute tokia hiriaren E2020DSS estrategian, haren ildo estrategiko handietan, eta zerikusi handia Donostia murgilduta dagoen proiektu handietako batzuekin, baina bere eremu geografikoa zabalagoa da, beste lurralde eskala barne hartzen duelarik. (Bordele/Bilbo hiri zabalkundea, eta Nafarroa eta Araba barnealdea)

Opens external link in new windowIzen ematea eta informazio gehiagorako sakatu hemen

Lantegi hauen azken orduko informazioa jasotzeko jarrai gaitzazu twitterren:
@agoraLAB2015 eta erabili #agora2015dss hashtag-a

 

 

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI