Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián

ortofoto
Estás en: EUROCIUDAD VASCA  >> ACTUALIDAD  >> Noticias

Noticias

10.10.2014

REDVERT PROIEKTUAREN 2. ETA 3. FASEAK. ESKAINTZAK AURKEZTEKO DEIALDIA


Baiona-Donostia Euskal Eurohiria garatzeko mugaz gaindiko Agentziak  eskaintzak aurkezteko  deia argitaratu du Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina (REDVERT) proiektuaren 2. eta 3. faseak egiteko zerbitzu-emaileak aukeratzeko, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz (EGEF) finantzatua eta mugaz gaindiko lankidetzaren barruan (POCTEFA).

Hiru dira Kontratazioaren helburuak:

1. LOTEA: “Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina” estrategia eta ekintza programa operazional bat prestatzea, 2014an bukatutako korridore ekologikoen ikerketa kartografikoaren emaitzak oinarritzat hartuta, beti ere lurraldeko naturguneen konektagarritasuna xede hartuta.

Zerbitzu-emaileak/ek eskumen sendoak izan beharko dituzte ekologiaren alorrean eta ingurumen eta lurralde ingeniaritzako eta plangintza iraunkorreko prestazioen alorrean esperientziadunak izango dira.

2. LOTEA: Lurraldeko biodibertsitatearen aldeko ekintza plana eta korridore ekologikoen azterketaren komunikazio plana, dinamizazioa eta balioespena.

Zerbitzu emaileak/ek ingurumen ezaupide sakonak izan beharko dituzte, bitartekaritza zientifikoan esperientzia handikoak izango dira eta komunikazio arloko eskumenak eduki beharko dituzte.

3. LOTEA: Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko eskola trukaketen 2014-2015eko programa antolatzea eta dinamizatzea.

Kontratatutako lan taldeak ingurumen hezkuntzaren alorrean esperientzia daukala egiaztatu beharko du.

Eskaintzak Mugaz gaindiko Agentzian aurkeztu daitezke, 2014ko azaroaren 7 arte.

Baldintza pleguak ikusteko Opens internal link in current windowsakatu hemen.


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
maintenimiento-evolución del sitio: NOVALDI